Gasteizko Alde Zaharraren maitemindu batzuek sortu dugu atari hau. Urtetan auzo honetan bizi, bertako eragileetan parte hartu edota harremanak saretu ditugu, eta bertako kantoietatik gora eta behera dabilen saltsa ezagutu.
Baina ez dugu edozein Alde Zahar maite. Kulturaz, antolakuntzaz, autogestioaz, asanbladaz, maitasunez, auzokidetasunez eta elkartasunez eraiki den komunitatetik eraikitzen den auzoa maite dugu. Zaharraz zer edo zer berria sortu eta sortu dabilen lagun talde handi hori.
Komunitate horren erakusgarri izateko jarri dugu martxan Zaharrazberri.eus. Auzoan antolatzen diren ekimen kulturalez eta mobilizazioez informatu, gizarte-ehuneko protagonistak ezagutu eta Alde Zaharretik abiatutako erreportaje sakonagoak irakurri ahalko dituzu gurean.
Ongi etorri zure auzora!

Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.